XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Aintza Jainkoari goietan, eta pakea lurrean borondate oneko gizonei.

Artzaiak Belen-era eldu, eta Maria, Jose eta Aurra askan etzanda arkitu zituzten.

Beren eskuerakutsi ta eskeintzak egin zizkioten eta Jainkoa goratu zuten, iritxi zala azkenean agindutakoa Judea-ra-ta.

EZPATA Zortzi egun geroago erdaindu egin zuten Jesus, legeak agintzen zuan bezela.

Eta Jesus izena jarri zitzaion, eta Jainko salbatzallea esan nai du.

Beraz, asi da oraingoz Eroskundea.

Kristok ixuri duan lenengo odolarekin.

Moises-en legean agintzen ziran egunak Mariari bete zitzazkionean, Jerusalem-era joan ziran Aurrarekin Eleizan sartzera eta oitura zan bezela bi usapal edo uso eskeintzera.

Elizan zeudela, gizon agure bat urbildu zitzaien.

Simeon zeritzan eta Jainkoaren bildurreko gizona zan, eta Jainkoak aginduta zion etzala ilko Salbatzallea ikusi gabe. Goiz artan, Jainkoaren deia somatu zuan Simeon-ek, eta Tenploruntz abiatuko zan, joanetorri zebillen Jendearen artetik, mutil koskorren algara eta uriaren iskanbilletatik.

Eta iru persona aietan, senar-emazteak eta Aurra, berak itxaron zituanak ezagunarazi zizkion Jainkoak.

Orregatik, ondoratu eta Aurra artu zion Mariari besotatik.

Orain, Jauna, zuk itz-eman bezela, pakean uzten dezu zure morroi au esan zuan zerura begiak jasoaz, ikusi baidute nere begiok zure osasuna, zuk erri guztien aurrean atondu dezuna.

Jentillei argi-egiteko argia, ta Israel zure erriaren ospea.

Maria eta Jose arrituta zeuden agureak esan zituanegatik.

Eta agurea berengana biurtu zan; begiak drist-egin zioten eta abotsa larritu, eta Mariari begira-begira gelditu zan: Mariaren begi garden aiei begira: Ona, esan zuan Aurraganazuaz, au askoren ondamendi eta osasunerako jarrita dago, eta aurkakeri sortuko duan ezaugarritzarako.

Eta orain samurragotu egin zan bere abotsa: -Eta ezpata batek erdibituko du zure anima ori, biotz askoren pentsamentuak argitu ditezen.

Agurearen abotsa entzunda, inguruko beste asko ere elduko ziran, eta gauza aiekin arritu ere bai.

Igarlema edo profeta zan emakume bat ere urbildu zitzaien: Ana zuan izena eta Aser-en jatorriko Fanuel-en alaba zan.